sábado, 14 de diciembre
Ba al zenekien Gernikako Marijesiak Urdaibaiko tradizio zaharrenetakoa dela?
Gabonen aurreko nobena kantuak hainbat mende daramatzate herrian ospatu eta tradizio berezi honen xehetasunak kontatu nahi dizkizuegu.
Bisita gidatu ezberdina izango da, “Marijesiak 4:00 – Bederatzi gau hotzen” dokumentaleko pasarte bat balioetsiz hasiko gara euren protagonistek kontatzen dituzten abesti hauen erritoetan sakontzeko.
Gernikako kaleetan barrena jarraituko dugu gure ibilbidea, eta bertan marijesiak geralekuen ibilbidearen moldaketa prestatu dugu, eta bertan tradizioaren xehetasunak Gernikako historiarekin lotuko ditugu.
Gainera, geldialdi bakoitzean Gernikar talde zoragarri honek abestutako kopla batzuen erreprodukzioaz gozatu ahal izango dugu.
Urdaibai Experiencen, gure Kultur Experience programaren bitartez, gure ondarea baloratu nahi dugu eta gure nortasuna zaintzeko konpromisoa hartzen dugu, horregatik ibilbide honetarako sarreren irabaziaren zati bat Marijesiak taldeari bideratuko zaio.
Eguberriei ongietorria eman nahi diegu gure tradizioak aintzat hartuta, elkartuko al zarete elkarrekin ospatzera?
ERRESERBA
Edozein zalantza argitzeko, helbide elektronikora idatzi dezakezu: reservas@urdaibaiexperience.com edo +34 944 669 804 telefonora deitu.
“Kultur Experience, MARIJESIAK” barne hartzen du:
- Bisita gidatua Gernikako kaleetan zehar.
- “Marijesiak 4:00 – Bederatzi gau hotzetan” bideoaren zati bat ikusten.
- Esperientzia honen abantailek Urdaibaiko ondarea mantentzen eta sustatzen laguntzen dute.
- Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitezke gurekin harremanetan +34 944 669 804 telefonoan.